E-PAPER ZORROA

Lauhilekoa amaitzen dago eta hori dela eta blog-ari amaiera bat eman beharra dago, oraingoz behintzat. Blog-a irekita mantenduko dut nahi duenak bisitatu dezan eta klasean egindako lanetaz informa dadin zertxobait. Sarrera hau aurkibide bezala lagungarria izan daiteke.



Jarraian, klasean egindakoaren laburpen bat egingo dut eta bertan egindako lanak esleituko ditut, bakoitzak dituen helburu didaktikoak laburki azalduaz. Laranja kolorez izango dituzue estekak nahi izanez gero orrialdera zuzenean joateko.



Lauhilekoari hasiera emateko, irakasleak azaldu zigun zer egingo genuen ikasturtean zehar. Esandakoari jarraituz, eskola tradizionaletatik haratago joaten saiatu gara ahal izan dugun modu praktikoenean. Horretarako, egin genuen lehengo gauza Tomboy filma ikustea izan zen, bertan lehen hezkuntzan oso ohikoak diren gaiak lantzen dira. 



Honi jarraipena emateko, egunerokotasunean ikus daitezkeen gorputzen portareak landu genituen, horretarako hainbat argazki atera behar izan genituen. Era honetara baieztatu ahal izan genuen gure begiekin instituzioetatik kanpo eta barruan dagoen jarrera eta motibazioa oso ezberdinak direla. Hona hemen hainbat argazki: Klase barruko argazkiak eta klase kanpoko argazkiak.
Gorputzen garrantziarekin jarraitzeko, Esther Ferrer-en dokumetal bat ikusi genuen, non, performance bat zer zen azaltzen zuen.  
Performance bat zenbait arteren konbinaketa egiten duen ikuskizun bat da, mezuak trasmititzeko baliagarria izan daiteke. Honetarako, norberak keinuen eta gorputzaren erabilera egingo du mezu hori transmititzeko. 



Ondoren, Ivan Illich filosofoaren inguruan hainbat gauza landu genituen. Paper garrantzitsua jokatu du austriar honek lauhileko osoan barrena. Illich-en hiru kapitulu landu ditugu aurten: "La crítica de las herramientas", "El ritual del progreso" eta "La convivencialidad".



Lehengo textuan (La crítica de las herramientas) sistemari kritika egiten dio, esanaz, hezkunzak gutxiengo boteretsu eta aberatsen alde egiten duela gizarte sisteman sartuta dagoelako eta hortik atera ezean beste gutxiengo horren menpe egongo direla hauek hezkuntza erreminta bezala erabiliko dutelako hori lortzeko.



Hurrengo kapituluan, "El ritual del progreso" Illich-ek kapitalismoari kritika zuzena egiten dio. Aipatzen du hezkuntza negozio bat bihurtu dela eta bertan irakasten zen jakinduria eta bertako ikasleak produktu bihurtu direla.

Azken atalean aldiz, "La convicencialidad" deiturikoan, hezkuntza da gai Nagusia, non, deseskolarizazio kontzeptua azaltzen den. Kapitulu honetan Illich-ek hezkuntzari kritika zuzena egiten dio, gainera, deseskolarizazioa beharrezkotzat hartzen du. 

Irudieri dagokienez, gizartean teknologia berriak direla medio garrantzia handia hartu dute. Zoritxarrez, oso baliagarriak izateaz gain, kalte handiak eragin ditzakete hauek gaizki erabili edo interpretatzen baditugu.  Irudiak transmititzeko herramientak dira, eta zoritxarrez, kasu askotan manipulatu egiten dira norbaiten interesen alde azaltzeko. Beraz, irudien biolentzia oso ohikoa dugun zerbait da gaur egungo gizartean.

Gaia sakonago lantzeko, irudien biolentziarekin lotutako hainbat dokumental eta jarduera burutu genituen. Esther Ferrer-en dokumentalaz gain, Beatriz Preciadoren dokumentala ikusi genuen. Honekin eskolaren papera gorputzen normalizazioan landu genuen.Gaur egungo sistema kapitalista, patriarkatu eta konsumistaren aurka dago. Dokumentalean zehar sistema kritikatzen du eta jendea bultzatzen du sistemaren aurka jartzen. Horretaz gain zenbait ideia botatzen ditu eskolaren eta hezkuntza sistemaren inguruan eta sexualitatearen inguruan. Gure gorputzari ezarritako etiketa onartzen ez badugu, baztertuak izatea edo pertsona arrarotzat hartuko gaituzte. Paul B. Preciado-k hau aldatzeko modu bakarra biolentziaren bidez egindako iraultza bat dela dio.



Judith Butler eta Sunaura Taylor-en bideoa ere ikusi genuen, non ezgaitasuna eta generoen gaiak lantzen zituzten.

Eskola moten inguruan ere jardun dugu didaktika orokorrean, bertan hainbat eskola mota ezagutu ditugu. Aipagarriena niretzat homeschooling da. 

Curriculum ezkutuaren inguruko argazkiak ere bildu genituen. Guk geuk atera genituen argazki horiek ikastetxean barrena. Kontzeptu honek eskolaz at ikasten dugunari deritzo. Gaiarekin lotura duela aprobetxatuaz zehaztapen mailen taula esleituko dizuet hemen.


Asko gustatu zaidan proiektua kartografia egitearena izan zen, posterra beste hitz batzuetan. Talde lan aparta burutu genuen, nahiz eta hasiera batean zalantzaz jositako lana suertatu zitzaigun ez baitgenekien nondik hasi. Horretaz gain, gorputz osoa edo soilik burua margotzearen zalantza ere izan genuen. Gure kasuan eskolaren papera hezkuntzan erreflexatu nahi izan genuen, horretarako, gure posterrean ume robot bat egin genuen.

Modulu lanaz ahaztu gabe, aipagarria iruditzen zait oso Donostiako Aquariumera txango bat egin genuela lehen hezkuntzako talde batekin. Lana osatzeko, derrigorrezkoa zen nonbaitera joatea ume talde batekin, beraz, ez genuen inolako zalantzarik izan Aquariuma bisitzeko. Lehen aldia izan zen gutako askorentzat ume talde hain handi batekin kontaktuan jartzen ginela, eta benetan esperientzia oso polita iruditu zitzaigun. Zoritxarrez modulu lana txangoaz haratago doa. 
Gure kanpo baliabidearekin erlazionatuta, unitate didaktikoa egitea eskatu zitzaigun. Bertan, matematika eta didaktika orokorra irakasgaiak landu genituen. Lana aurrera eramateko power point bat ere egin genuen, azken hau, unitate didaktikoaren sarreraren barruen izango duzue ikusgai.

Power pointez ari garela, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiei buruzko lan bat egin genuen Xulines taldeak. Hau da metodologia honek bultzarazten duena: berdinen arteko kooperazioa, informazio iturri desberdinak bilatzea, ikasleek jakin minetik ikastea(ikaskuntza adierazgarria), irakasleak ikuspuntu ezberdinak entzun eta edukita gida bezala jardutea eta jakinduria ikasgaietan ez banatzea ikasleei interesatzen zaizkien gaiak lantzeko. Honekin erlazionatuta, konpetentziak landu genituen, horretarako, Sacristan eta Moyaren iritziak entzun genituen bideo batean.

Azkenik, irakasgaiari amaiera emateko ebaluazioa landu genuen. Bertan, ebaluazio irizpideak eta motak aipatu genituen.

Amaitzeko, irakasgaiaren inguruko iritzi labur bat emango dizuet.
Kutrsoan zehar, begibistakoa den bezala, hainbat kontzeptu landu ditugu, bata bestea baino garrantzia handiagokoak. Asko ikasteaz gain, oso ondo pasatu dut didaktikako klasean, batez ere orduak arin igarotzen baitziren. Klaseak oso praktikoak iruditu zaizkit. Egunen batean unibertsitateko gradu hau eginez gero nire aholkua egunero lana egin behar dela da.

Gauzak horrela, irakasgai hau amaitutzat emango nuke. Espero dut gozatzea nire blog-a irakurtzen nik blog-a egiten gozatu dudan bezala. 

Besterik gabe, agur eta esker mila.



















Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: JUDITH BUTLER AND SUNAURA TAYLOR (BIDEOA)

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK