LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS


Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua landu genuen klasean, galdera batzuk erantzun behar izan genituen eta baita gure ideiak aporatu. Hasierako klaseetako bat izanik, txundituta geratu nintzen klasea emateko era hori ikusita, desberdin zen, produktiboagoa alegia. Motibazioa antzematen zen ikasgelan eta ez beti sumatzen den arreta falta hori. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da eta sistema industrialaren eta kontraproduktibitateari buruz hitz egiten du. 


Ivan Illich "erraminta" kontzeptua erabiltzen du adierazteko erramintak erabiltzen direla helburuak lortzeko, fisikoak zein abstraktuak. Horretaz gain, Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea (ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du).


Ondoren, autore honek bere iritzia ematen du eskolaren eta ikaskuntzaren artean. Bertan, Illich-ek esan zuen gizartea alienatuta dagoela. Ikasleak aukera desberdinak dituzte beraien kapital kulturalaren arabera. Gizartean segregazio soziala dago eta honekin guztiarekin apurtzeko Ivan Illich-ek esan zuen eskola publikoak behar direla gizarteak dituen desberdintasunekin apurtzeko. Niri dagokidanez, esandakoarekin guztiz bat nator zalantza izpirik gabe.

Illich ez zen ahaztu medikalizazioaren inguruan hitz egiteaz. Honen inguruan esan zuen medikuntza instituzionala arazo larria dela gure gizarterako. Gehiego ekoizten ari gara eta sendagai batzuk kalte gehiego egiten ari dira jendeari.

Hezkuntzaren arazoa konpotzeko, gure kabuz ikastearen alde egiten du Illic-ek, eskolaz kanpo alegia. Klase arazoa konpontzeko, klaseak dinamikoagoak egin behar dira eta ez dela irakaslea etorri behar eta "txapa" botatzea. Arazo politikoa da eta helburuak ondo finkatu behar dira arazo hauek konpontzeko. Beraz, Illichek dioen bezala, askoz ere probetxu handiagoa aterako genioke hezkuntzari teknologian izan diren aurrerapausuak gertatuko balira.
Zenbait ideia Jose Victorren blog-etik hartu ditut. Bisitatu ezazue bere blog-a nahi izanez gero. https://josevididaktika.blogspot.com/

Resultado de imagen de sociedad desescolarizada

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: JUDITH BUTLER AND SUNAURA TAYLOR (BIDEOA)

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK