Homeschooling-a edo hezkuntza librea deritzo ohiko hezkuntzatik at dagoenari. Hezkuntza sistema honetan gehienetan gurasoak dira umeak hezten dituztenak, eskola sistemara jo gabe. Gauzak horrela, homeschooling-ak alde onak eta txarrak dituela esan daiteke. Alde oneri dagokienez, hainbat dira hauek. Horien artean ordutegi finkorik eza, irakaslearekin konfiantza handiagoa, ikastola etxean edukitzea inora joan gabe eta ebaluazio malguagoa izango dira aipagarrienak. Gabezieri buruz ari garela, faltan gehien botako nuena sozializazio falta da, hau da, arremanik eza beste haurrekin. Ikasketa prozesua gehiegi zentratu daiteke umearen interesetara eta gustoko ez dituen irakasgaiak alde batera uzteko arriskua dago. Hori gutxi balitz, ez dute aukera izango beste haurren iritziak entzuteko. Nik pertsonalki, nire seme-alabak eskola batera bidaliko nituzke. Aurretik aipatutako argudioetaz baliatuz, esan nezake haurrek gaztaroan beste ikaskideekin erlazionatzea oso garrantzitsua dela....
Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua landu genuen klasean, galdera batzuk erantzun behar izan genituen eta baita gure ideiak aporatu. Hasierako klaseetako bat izanik, txundituta geratu nintzen klasea emateko era hori ikusita, desberdin zen, produktiboagoa alegia. Motibazioa antzematen zen ikasgelan eta ez beti sumatzen den arreta falta hori. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da eta sistema industrialaren eta kontraproduktibitateari buruz hitz egiten du. Ivan Illich "erraminta" kontzeptua erabiltzen du adierazteko erramintak erabiltzen direla helburuak lortzeko, fisikoak zein abstraktuak. Horretaz gain, Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea ( ez ...
Irudi hauen inguruan ez die irakasle batek irakatsi ikasleei, beraie kabuz jakin dute zer adierazi nahi duen esleitutako gauza bakoitzak. Klase honetan denbora izan genuen kurrikulum ezkutuaren baitan dauden irudiak bilatzeko. Hemen dituzue, espero adibide gisa gustokoa izatea.
Comentarios
Publicar un comentario