POSTERRA

Posterra

Poster honetan gure gizarteko eskoletan ematen den egoera salatu nahi dugu. Bertan ikus daitekeen bezala, haurrak bi zatitan banatuak daude. Alde batetik, haur robota ikusi dezakegu ikastolak guztiak berdinak egiten gaitu ez digu uzten gure abilitateak lantzen eta markatuak dauden pausuak jarraitu behar dira. Honen bitartez gaur egungo mutil zein neskak erreprimituak ateratzen dira eskolatik fabrika bat izango balitz bezala. Azken finean eskolak robotizatu egiten gaitu ez digu uzten guk nahi duguna egiten, hau da robotak izaterakoan agindutakoa egiten dugu. Ikasketa prozesua antolatuta dago eta aldez aurretik jakiten da zer urterekin ikasiko dugun idazten, irakurtzen eta abar.

Beste aldetik, haur bakoitzak bere ideia eta balioak ditu. Irudian ikusi daitekeen bezala eskolan ematen ez diren gai ugari haurren garunetik igarotzen dira eta hauek landu beharra dago. Beraien emozioak eta pentsamenduak espresatzeko gaitasuna eduki behar dute eta horretarako libre sentitu behar dira. Haurrei beraien interesak alde batera uzten bazaizkie hauek geroz eta kreatibitate txikiago izango dute. Honen adibide garbia da haur bati marrazki bat egitea eskatzen zaionean, kasu gehienetan umeak hobeto egingo du bere imajinazioa erabiltzen badu eta ez irakasleak zerbait egitera behartzen badio. Robot zati honek azken finean umeen erdia izan beharrean, guztia izateko arriskua nabaria da. Gure gizartearen sistema osoa horrela antolatua bai dago.

Generoari dagokionez ez dugu sexua zehaztuko. Egia da gaur egun oraindik sexuen artean desberdintasun handiak antzematen direla. Baina poster honen bitartez ez dugu nahi sexuak desberdindu, baizik eta gizaki garen bezala guztion egoera azaldu. Beraz, aurretik aipatu dugun bezala, nolabaiteko askatasuna bilatu behar dugu hezkuntzan, batez ere adin txikitan.

Zergatik egin dugu gorputz osoa eta ez zati bat soilik?
Honek azalpen sinple bat du, kontua da gizakiak ez garela garun bat edo buru bat soilik, hau da, hortik haratago goaz. Hori da gorputz osoa irudikatu izanaren arrazoi nagusia.

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: JUDITH BUTLER AND SUNAURA TAYLOR (BIDEOA)

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK