EL RITUAL DEL PROGRESO
Ivan Illich-en bigarren kapitulua "El ritual del progreso" irakurri ostean, hainbat galdera erantzuteko gai izan gara. Niri dagokidanez, aurreko kapituluan bezala, guztiz bat nator Illich-en hitzekin.
GALDERAK
1-Zer
esaten du Illichek aurrerapen teknologikoaren inguruan, hauek maila bat
gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
Teknologia
helburu bat eskuratzeko dago egina, zoritxarrez, askotan justu aurkakoa gertatzen da. Teknologia aurrera pauso bat izan beharrean
atzera pauso bat kontsideratu daiteke zenbait kasutan.
2-Zergaitik
sustatzen da zenbait teknologien hezkuntza nahiz eta beraien ondorio
kaltegarriak nabariak izan? Honen adibiderik jarriko zenuke hezkuntzaren
arloan?
Ekononiak rol garrantsitzu bat jokatzen du teknologia eta hezkuntzaren erlazioan. Kasu askotan produktu aberasgarriak balira bezala saltzen dira eta azkenean arazoak bakarrik dakartzate. Honen adibide garbi bat arbela digitalena da, non, nahiz eta bideoak ikusteko baliagarria suerta daitekeen, askotan arazo larregi ekartzen ditu.
3-Eskolaren
izaera "kontraproduktiboa" ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez
duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena
ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek
bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Hezkuntzako
kurrikulumari buruz hitz egiten du. Kurrikulum ezkutuak erakusten digu
eskolan soilik bizitzarako beharrezkoak den hori ikasi daitekela
(eskolan bakarrik ikasi daiteke). Eskolatik kanpo gure kabuz ikastea
gaizki dagoela eta ezinezkoa dela dio Illichek. Eskolak, gure kabuz
ikasteko gaitasuna txarra dela dio, eskolaren beharra dugula eta eskolan
ez bagaude ez dugula ezagutza lortuko.
1. Eskola da instituzio bakarra irakasteko. Instituziotik kanpo ez dago ezer.
2. Eskola ezagutzaren kapitalizatzailea da. Bihurtzen gaitu merkantzia.
4-Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Sistemari
interesatzen zaizkien interesak transmititzeko makina bat da eskola;
eskolak baloreak transmititzen dizkigu. Eskola txertatu egiten ditu
ideiak sistema industrialaren jarraipena ziurtatzen dutenak.
5-Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zein zentzutan gertatzen hari da hau?
Desioak
behar bihurtu dira. Eskolak behartzen gaitu kontsumitzera. Desiren
naturaltasuna aldatu egiten dira. Beharrak sortzea. Desioa bihurtzen da
beharra.
6-Illich-en aburuz, zein da kapitalismoaren "mantra" aurrerapenaren harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Kapitalismoa
eskolan ikasten da eta etengabe bukatzen ez den kontsumo bat da.
Saltzen digute saltzen ari diren produktuak zoriontsu egingo gaituela.
Berria beti hobea delaren ustea transmititzen gaituzte.
7-Teknologia izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illichek aipatzen
duen "teknologien aginduan" (imperativo tecnológico) izango luke bere
oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke
gizartearen deseskolaratzearen aldarrikapenarekin?
Zerbait
teknologikoki egin badaiteke hori egin behar da. Inperatibo
teknologikoa: zerbait egin badaiteke, egin behar da bai ala bai.
Comentarios
Publicar un comentario