"TOMBOY" FILMA

Klasean ikusitako pelikula honetan, transexualitatea lantzen da nagusiki. Laura izeneko protagonista neska jaio arren, mutila sentizen da. Horren ondorioz, gainontzekoei mutila dela inposatzen saiatzen da eta Michael izena hartzen du. Lisa izeneko neskatxa batetaz maitemintzen da eta honek egoera deserosoak eta hainbat arazo ekarriko dizkio.
Prozesu guzti honetan amak ez du batere laguntzen Laura, momentu oro neska dela argi gera dadin saiatzen da.
Pelikula honek, gaur egun oso ohikoa den gai baten inguruan pentsatzera bultzatu digu. Alde batetik, generoen inguruko gaiak jorratzen ditu. Bestalde, gaztaroan bulling-ak izan ditzakeen ondorioak erakuste saiatzen da. Beraz, esan genezake oso lagungarria izan daitekeela honelako pelikulak lehen hezkuntzako ikasgeletan jartzea, pelikula soil bat izateaz haratago, garuna zabaltzen lagunduko baitie gazteei.

Resultado de imagen de tomboy pelicula resumen

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: JUDITH BUTLER AND SUNAURA TAYLOR (BIDEOA)

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK