ESKOLAREN PAPERA GORPUTZAREN NORMALIZAZIOAN

Paul B. Preciado-ri egindako elkarrizketan bere egoera jartzen du adibidetzat, nahiz eta bere ustez gizartean denak gaude etiketa batzuen izenpean. Etiketa hauek berez ez dira errealak eta ez ditu inork egiten, berez ezarritakoak dira. Sistemaren tresna bat bezala ageri dira, honela gu ez garen zerbaitetan eralda gaitzake sistemak, etiketa hori jarraitu nahian. Hala ere, eraikin soziala baino ez dira askotan sistema edo hura gidatzen duten pertsonen onerako.



Gizarte eraikin hauek adibidez, homosexualitatea, heterosexualitatea, bisexualitatea... izan daitezke. Hauetan, pertsonari gizartearen baitan dauden ezarritako ideia batzuen arabera etiketa bat jartzen zaio eta bizitza guztia honen ezaugarripean emango du, etiketa antzera jendeak era batean edo bestean ikusiko dituelako. Zoritxarrez, etiketa hauek arazo bat izan daitezke pertsonaentzat, bulling-a pairatu ahalko luke.



Gorputzaren normalizazioan eskolak berebiziko papera du, etiketak ezartzerako garaian lehen pausuak, eta oinarrizkoak, hemen ematen baitira. Hala ere, gaur egun, eskolan berez, gorputzaren normalizazioa beste hainbat kontzeptuen normalizazioaren antzera, ez da  berez lantzen. Umeek etxetik datozen ideiekin ikastolara iristen dira, eta hemen ez da aldaketa handi bat ematen, mundu global bat ezkutatuz eta beraz, prestakuntza txiroa emanez.



Eskolak, zenbait aspektuen normalizazio prozesuan parte aktiboagoa hartu beharko luke, umeak ahalik eta egokien etorkizunerako prestatuz, izango dituzten zalantza guztiak gainditu ahal izateko. Nik, gai honen inguruan kalse gehiago ematea proposatuko nuke, beste hainbat konpetentzia eskuratzea baino garrantzitsuagoa dela uste baidut.

Resultado de imagen de paul preciado

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: JUDITH BUTLER AND SUNAURA TAYLOR (BIDEOA)

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK