GOGOETA

Judith Butler eta Sunaura Taylor-en dokumentala ikusi ostean bi galdera planteatu zitzaizkigun, hona hemen nire erantzunak:

1-Zein lekutik begiratuko zenieke zure ikasleak izango ziretenei, momentu honetan? Alegia, zeintzuk dira eragiten zaituzten egoera materialak (jaioterria, jatorri kulturala, soziala, ekonomikoa, sexua, generoa, posizionamendu politikoak, egoera sozio-familiarrak,etab
... 
Nire partetik, ikasle bezala begiratuko nieke, beti ere errespetu osoz. Ikastola barruan, beraien aita banintza bezala tratatzea gustatuko litzaidake,beti ere limiteak traspasatu gabe. Edozein zalantza edo arazo izanez gero nirekin kontaktuan jar daitezen nahiko nuke. Arazo sozialei, ekonomikoei, sexualei... dagokienez ez nuke inolako diskriminaziorik egingo. Denak berdin tratatuko nituzke pertsona bezala. Baina, ikasle diren einean, batzuei denbora gehiago eskaintzea derrigorrezkoa suertatuko delakoan nago.
Dena den, klaseak praktikoak egingo nituzke eta momento oro beraien arreta bereganatzen sahiatuko nintzateke.

2-Nola uste duzu maisu/maistra bezala egoera hauetaz gogoeta ez egiteak baldintzatuko lukeela zure begirada klaseko aniztasunarekiko?
Ez zait burutik pasatu ere ez egiten horrelako gaietaz gogoeta ez egitea. Bizi garen gizarte honetan, irakasleak dira beharbada eboluzioan lagundu behar duten lehenak, beraz has gaitezen lanean ahalik eta goizen. Kasu askotan, irakasle batzuek, aniztasunarekiko begirada okerra izatea suertatu daiteke, hori dela eta, gogoetak egitea beharrezkoa da. Era honetara, gauza askotaz ohartaraziko dira eta klaseak beste era batera emango dituzte. Irakasle bezala lortu behar duguna da errespetua egon dadin aniztasunak alde batera utzita.
.
Resultado de imagen de diversidad en clase

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: JUDITH BUTLER AND SUNAURA TAYLOR (BIDEOA)

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK