KONPETENTZIAK
Konpetentzien inguruan informatu ostean, hainbat bideo ikusi genituen. Jarraian ondorengo galdera hauek erantzun behar izan genituen. Niri dagokidanez, Sascristanen bezala, konpetentzien alde azalduko naiz, ez litzaidake mundo konformista bat gustatuko eta.
Sacristan ez dago konpetentzien aurka, mundua konpetentea izatea nahi duelako. Konpetentziak ez daude irakasleei egokituak eta hauek ez dutenez konpetentzien bidez inoiz irakatsi metodo honek porrot egingo du eta porrota ikusi arte energia eta denbora asko galduko da.
Konpetentziak etorkizunari begira egiten dituzte eta Sacristanek, berriz, esaten du hari hezkuntza orain interesatzen zaiola etorkizun hobea sortzeko eta ez zuzenean etorkizunera enfokatuz.
-Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Irakasleak ez dute boterea ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien ordez politikariak eta teknokratak egiten dituzte aldaketak haien izenean. Moyak esan zuen esaldi bat interesgarri xamarra iruditu zitzaidan, "Una persona no es mas lista por saber mas sino por saber utilizar todos sus recursos para llevar a cabo una tarea en un contexto determinado".
-Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?
Ez. Badaude kanpoan barruan ikasi ezin diren gauzak eta barruan kanpoan ikasi ezin diren beste zenbait: "La escuela es una cuesta para todos por igual pero no igual para todos". Eskolatik kanpo ezberdintasun gehiago daude ahalmen gutxiago dituztenentzat: "Fuera de la escuela se está a merced de las fuerzas pudientes".
-Moyaren iritziz curriculum erreala hobetu dezakete konpetentziak?
Izan daitekela dio. Oinarrizko konpetentzien interpretazio ezberdinak daudela dio Moya-k. Oinarrizko konpetentziak eskuratu daitezken gaitasunak direla, baina garrantzitsua dela baliabide guztiak erabili ahal izateko zereginak sortzea, horrela curriculum erreala hobetu ahal izateko esaten du Moya-k.
Comentarios
Publicar un comentario