Entradas

Mostrando entradas de 2019

E-PAPER ZORROA

Lauhilekoa amaitzen dago eta hori dela eta blog-ari amaiera bat eman beharra dago, oraingoz behintzat. Blog-a irekita mantenduko dut nahi duenak bisitatu dezan eta klasean egindako lanetaz informa dadin zertxobait. Sarrera hau aurkibide bezala lagungarria izan daiteke. Jarraian, klasean egindakoaren laburpen bat egingo dut eta bertan egindako lanak esleituko ditut, bakoitzak dituen helburu didaktikoak laburki azalduaz. Laranja kolorez izango dituzue estekak nahi izanez gero orrialdera zuzenean joateko. Lauhilekoari hasiera emateko, irakasleak azaldu zigun zer egingo genuen ikasturtean zehar. Esandakoari jarraituz, eskola tradizionaletatik haratago joaten saiatu gara ahal izan dugun modu praktikoenean. Horretarako, egin genuen lehengo gauza Tomboy filma  ikustea izan zen, bertan lehen hezkuntzan oso ohikoak diren gaiak lantzen dira.  Honi jarraipena emateko, egunerokotasunean ikus daitezkeen gorputzen portareak landu genituen, horretarako hainbat argazk...

EBALUAZIOA

Imagen
Ikasgaiari amaiera emateko, ebaluazio irizpideak ikusi genituen klasean. Honi dagokionez, gaur egunean, derrigorrezkoa den zerbait da hezkuntza arloan, edozer ebaluatzen da. NOIZ?   -Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa - Bitarteko ebaluazioa prozesu osoan zehar ebaluatzen da -Ebaluazio bategarria/sumatiboa bukaeran ebaluatzen da ZER? -Ebaluazio normatiboa: klaseko errendimendua (hoberena 10, txarrena 0) -Ebaluazio kriteriala: irizpide zehatz batzuk gainditu behar dira NOLA? -Kuantitatibo: zenbakiak -Kualitatibo: hitzekin egiten den ebaluazioa NORK? -Autoebaluazioa                                                                 ...

UNITATE DIDAKTIKOA

Proiektu honi dagokionez, lehen hezkuntzako ikasleentzat dago planifikatuta. Bertan, matematika eta didaktika irakasgaiak jorratuko dira bereziki. Bi astetarako ordutegia egin dugu, bertan txangoren bat txertatuaz. Txangoan hondartza batera joango dira ikasleak bertako zaborra biltzeko. Kutsadura eta kontsumoaren inguruko hainbat klase teoriko izango dituzte kontzeptuak hobeto barneratzeko. Proiektu honen helburu nagusia gure planteamendua argudiatzea da, landuko diren konpetentziak eta ebaluazio bat eginaz. Unitate didaktikoa hasiera batean ez zitzaigun batere erraza suertatu, hainbat zailtasun izan baigenituen zenbait galdera erantzuterako momentuan. Denboraren poderioz eta irakasleen laguntzaz proiektua burutzea lortu genuen. Jarraian guk eginiko unitate didaktikoa izango duzue ikusgai eta beheraxeago lana burutzeko erabilitako power point bat, non, saioz-saio egingo genuena azaltzeko lagungarria izan zitzaigun.  

KONPETENTZIAK

Konpetentzien inguruan informatu ostean , hainbat bideo ikusi genituen. Jarraian ondorengo galdera hauek erantzun behar izan genituen. Niri dagokidanez, Sascristanen bezala,  konpetentzien alde azalduko naiz, ez litzaidake mundo konformista bat gustatuko eta.   -Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan? Sacristan ez dago konpetentzien aurka, mundua konpetentea izatea nahi duelako. Konpetentziak ez daude irakasleei egokituak eta hauek ez dutenez konpetentzien bidez inoiz irakatsi metodo honek porrot egingo du eta porrota ikusi arte energia eta denbora asko galduko da.  Konpetentziak etorkizunari begira egiten dituzte eta Sacristanek, berriz, esaten du hari hezkuntza orain interesatzen zaiola etorkizun hobea sortzeko eta ez zuzenean etorkizunera enfokatuz.  -Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat? Irakasleak ez dute boterea ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien ordez politikariak eta teknokratak egiten dituzt...

PROIEKTUEN BITARTEZKO METODOLOGIA

Hemen duzue aste santuan Xulines taldeak burututako PowerPoint-a. Espero dut baliagarria izatea.

HOMESCHOOLING

Imagen
Homeschooling-a edo hezkuntza librea deritzo ohiko hezkuntzatik at dagoenari. Hezkuntza sistema honetan gehienetan gurasoak dira umeak hezten dituztenak, eskola sistemara jo gabe. Gauzak horrela, homeschooling-ak alde onak eta txarrak dituela esan daiteke. Alde oneri dagokienez, hainbat dira hauek. Horien artean ordutegi finkorik eza, irakaslearekin konfiantza handiagoa, ikastola etxean edukitzea inora joan gabe eta ebaluazio malguagoa izango dira aipagarrienak. Gabezieri buruz ari garela, faltan gehien botako nuena sozializazio falta da, hau da, arremanik eza beste haurrekin. Ikasketa prozesua gehiegi zentratu daiteke umearen interesetara eta gustoko ez dituen irakasgaiak alde batera uzteko arriskua dago. Hori gutxi balitz, ez dute aukera izango beste haurren iritziak entzuteko. Nik pertsonalki, nire seme-alabak eskola batera bidaliko nituzke. Aurretik aipatutako argudioetaz baliatuz, esan nezake haurrek gaztaroan beste ikaskideekin erlazionatzea oso garrantzitsua dela....

POSTERRA

Imagen
Posterra Poster honetan gure gizarteko eskoletan ematen den egoera salatu nahi dugu. Bertan ikus daitekeen bezala, haurrak bi zatitan banatuak daude. Alde batetik, haur robota ikusi dezakegu ikastolak guztiak berdinak egiten gaitu ez digu uzten gure abilitateak lantzen eta markatuak dauden pausuak jarraitu behar dira. Honen bitartez gaur egungo mutil zein neskak erreprimituak ateratzen dira eskolatik fabrika bat izango balitz bezala. Azken finean eskolak robotizatu egiten gaitu ez digu uzten guk nahi duguna egiten, hau da robotak izaterakoan agindutakoa egiten dugu. Ikasketa prozesua antolatuta dago eta aldez aurretik jakiten da zer urterekin ikasiko dugun idazten, irakurtzen eta abar. Beste aldetik, haur bakoitzak bere ideia eta balioak ditu. Irudian ikusi daitekeen bezala eskolan ematen ez diren gai ugari haurren garunetik igarotzen dira eta hauek landu beharra dago. Beraien emozioak eta pentsamenduak espresatzeko gaitasuna eduki behar dute eta horretarako libre sentitu behar ...