GOGOETA
Judith Butler eta Sunaura Taylor-en dokumentala ikusi ostean bi galdera planteatu zitzaizkigun, hona hemen nire erantzunak: 1-Zein lekutik begiratuko zenieke zure ikasleak izango ziretenei, momentu honetan? Alegia, zeintzuk dira eragiten zaituzten egoera materialak (jaioterria, jatorri kulturala, soziala, ekonomikoa, sexua, generoa, posizionamendu politikoak, egoera sozio-familiarrak,etab ... Nire partetik, ikasle bezala begiratuko nieke, beti ere errespetu osoz. Ikastola barruan, beraien aita banintza bezala tratatzea gustatuko litzaidake,beti ere limiteak traspasatu gabe. Edozein zalantza edo arazo izanez gero nirekin kontaktuan jar daitezen nahiko nuke. Arazo sozialei, ekonomikoei, sexualei... dagokienez ez nuke inolako diskriminaziorik egingo. Denak berdin tratatuko nituzke pertsona bezala. Baina, ikasle diren einean, batzuei denbora gehiago eskaintzea derrigorrezkoa suertatuko delakoan nago. Dena den , klaseak praktikoak egingo nituzke eta momento oro beraien ar...