Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

ESTHER FERRER

Imagen
Illichen testuak hobeto ulertu ahal izateko, gaurko klasean performance bat zer den ikasi dugu. Performance bat, zenbait arte, gorputzaren mugimenduak musika, dantza eta antzerkia konbinatzen dituen ikuskizun bat da.  Gorputz kontzeptuak nola transmititzen diren ikusteko adibide garbi bat Ester Ferrer-en kasua da. Honek egiten duena ez da batere sinplea, hainbat gai jorratzen ditu gorputz mugimenduak eta keinuak soilik erabiliz.  Gainera, E ster Ferrer-ek egindako zenbait performance ikusi ditugu gaurko klasean, txundigarriak denak. Nire ustetan baliagarria izan da oso klase hau zertxobait gehiago jakiteko performancen inguruan. Gestikulazioak rol garrantzistu bat jokatzen duela gaur egungo gizartean argi geratu zaigu.

IRUDIEN BIOLENTZIA

Imagen
Gure egunerokotasunean irudiz josita gaude, ezinezkoa da horiez at bizitzea. Arazoa ez dira irudiak, baizik eta hauen erabilera txarra. Irudiak transmititzeko herramientak dira, eta zoritxarrez, kasu askotan manipulatu egiten dira norbaiten interesen alde azaltzeko. Hau asko gertatzen da sare-sozialetan, aldizkarietan eta interneten bereziki. Beraz, irakasleak izango garen einean, gure lana izango da umeei jakinaraztea irudien arriskuaz, jakin dezaten kontu handiz ibili behar direla. Horretaz gain, guk klasera eramandako materiala, ahal dugun einean, manipulatua ez dagoela egiaztatu beharko dugu.

KLASEKO KANPOKO ARGAZKIAK

Imagen
Argazki hauek bidaltzen diguten mezua nahiko argia da. Eskolaz haratago, ikaskuntza dago, bai lagunekin bai familiako kideekin. Gizartean nola portatu eta gizarteko arauak dira ikaskuntza prozesu honen bi adibide garbi. Argazkiak Jose Victor-en blog-etik atera ditut, irudi gehiago nahi badiuzue bisitatu ezazue bere bloga: https://josevididaktika.blogspot.com/search?updated-max=2019-02-25T09:43:00-08:00&max-results=7&start=7&by-date=false

LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS

Imagen
Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua landu genuen klasean, galdera batzuk erantzun behar izan genituen eta baita gure ideiak aporatu. Hasierako klaseetako bat izanik, txundituta geratu nintzen klasea emateko era hori ikusita, desberdin zen, produktiboagoa alegia. Motibazioa antzematen zen ikasgelan eta ez beti sumatzen den arreta falta hori. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da eta sistema industrialaren eta kontraproduktibitateari buruz hitz egiten du.  Ivan Illich "erraminta" kontzeptua erabiltzen du adierazteko erramintak erabiltzen direla helburuak lortzeko, fisikoak zein abstraktuak. Horretaz gain, Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea ( ez ...

IVAN ILLICH

Imagen
Ivan Illich filosofoa eta apaiz katolikoa izan zen, Mendebaldeko kultura modernoko erakundeek iko kritikoa. Hezkuntzaren, medikuntzaren, lanaren, energia erabileraren, garraioaren eta ekonomia garapenaren arloetako bere garaiko jardunbideei buruz jardun zuen.  Blog-ean barrena, hain gustukoa dudan filosofo honen hainbat hausnarketa landuko ditugu. Aipagarriak dira horien artean ondorengo hauek. -La convivencialidad -El ritual del progreso -La crítica de las herramientas

KLASE BARRUKO ARGAZKIAK

Imagen
Argazki hauekin Illich-en deseskolarizazioa ulergarria egiten da. Irudietan ikus daitekeen bezala, jende ez dago ikasteko eta lanerako motibatuta, beraz, beharbada teknologia aldatu den bezala, hezkuntza arloan ere aldaketak egon beharko lirateke. Argazkiak Jose Victor-en blog-etik atera ditut, irudi gehiago nahi badiuzue bisitatu ezazue bere bloga: https://josevididaktika.blogspot.com/search?updated-max=2019-02-25T09:43:00-08:00&max-results=7&start=7&by-date=false

"TOMBOY" FILMA

Imagen
Klasean ikusitako pelikula honetan, transexualitatea lantzen da nagusiki. Laura izeneko protagonista neska jaio arren, mutila sentizen da. Horren ondorioz, gainontzekoei mutila dela inposatzen saiatzen da eta Michael izena hartzen du. Lisa izeneko neskatxa batetaz maitemintzen da eta honek egoera deserosoak eta hainbat arazo ekarriko dizkio. Prozesu guzti honetan amak ez du batere laguntzen Laura, momentu oro neska dela argi gera dadin saiatzen da. Pelikula honek, gaur egun oso ohikoa den gai baten inguruan pentsatzera bultzatu digu. Alde batetik, generoen inguruko gaiak jorratzen ditu. Bestalde, gaztaroan bulling-ak izan ditzakeen ondorioak erakuste saiatzen da. Beraz, esan genezake oso lagungarria izan daitekeela honelako pelikulak lehen hezkuntzako ikasgeletan jartzea, pelikula soil bat izateaz haratago, garuna zabaltzen lagunduko baitie gazteei.

ONGI ETORRI

Kaixo, ni Ander Sologaistua naiz, lehen hezkuntzako ikaslea. Blog honetan lau hilekoan zehar klasean burutuko ditugun jarduerak izango dituzue ikusgai.   Edozein zalantza izanez gero, ez izan dudarik nirekin kontaktuan jartzeko. Espero dut zuen gustokoa izatea.