Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

EBALUAZIOA

Imagen
Ikasgaiari amaiera emateko, ebaluazio irizpideak ikusi genituen klasean. Honi dagokionez, gaur egunean, derrigorrezkoa den zerbait da hezkuntza arloan, edozer ebaluatzen da. NOIZ?   -Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa - Bitarteko ebaluazioa prozesu osoan zehar ebaluatzen da -Ebaluazio bategarria/sumatiboa bukaeran ebaluatzen da ZER? -Ebaluazio normatiboa: klaseko errendimendua (hoberena 10, txarrena 0) -Ebaluazio kriteriala: irizpide zehatz batzuk gainditu behar dira NOLA? -Kuantitatibo: zenbakiak -Kualitatibo: hitzekin egiten den ebaluazioa NORK? -Autoebaluazioa                                                                 ...

UNITATE DIDAKTIKOA

Proiektu honi dagokionez, lehen hezkuntzako ikasleentzat dago planifikatuta. Bertan, matematika eta didaktika irakasgaiak jorratuko dira bereziki. Bi astetarako ordutegia egin dugu, bertan txangoren bat txertatuaz. Txangoan hondartza batera joango dira ikasleak bertako zaborra biltzeko. Kutsadura eta kontsumoaren inguruko hainbat klase teoriko izango dituzte kontzeptuak hobeto barneratzeko. Proiektu honen helburu nagusia gure planteamendua argudiatzea da, landuko diren konpetentziak eta ebaluazio bat eginaz. Unitate didaktikoa hasiera batean ez zitzaigun batere erraza suertatu, hainbat zailtasun izan baigenituen zenbait galdera erantzuterako momentuan. Denboraren poderioz eta irakasleen laguntzaz proiektua burutzea lortu genuen. Jarraian guk eginiko unitate didaktikoa izango duzue ikusgai eta beheraxeago lana burutzeko erabilitako power point bat, non, saioz-saio egingo genuena azaltzeko lagungarria izan zitzaigun.  

KONPETENTZIAK

Konpetentzien inguruan informatu ostean , hainbat bideo ikusi genituen. Jarraian ondorengo galdera hauek erantzun behar izan genituen. Niri dagokidanez, Sascristanen bezala,  konpetentzien alde azalduko naiz, ez litzaidake mundo konformista bat gustatuko eta.   -Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan? Sacristan ez dago konpetentzien aurka, mundua konpetentea izatea nahi duelako. Konpetentziak ez daude irakasleei egokituak eta hauek ez dutenez konpetentzien bidez inoiz irakatsi metodo honek porrot egingo du eta porrota ikusi arte energia eta denbora asko galduko da.  Konpetentziak etorkizunari begira egiten dituzte eta Sacristanek, berriz, esaten du hari hezkuntza orain interesatzen zaiola etorkizun hobea sortzeko eta ez zuzenean etorkizunera enfokatuz.  -Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat? Irakasleak ez dute boterea ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien ordez politikariak eta teknokratak egiten dituzt...